AGUR AMONA
Agur amona, bart gauean zure azken arnasa eman zenuen eta gure ondotik joan zinen. Beti hor izan zinen zure seme alaba edo bilobak behar izan zaitugunean eta orain bakarrik utzi gaituzu. Ainbeste gauza esango nizkizuke eta ezin izan dizkizut esan, baina badakit zure barrenean badakizkizula gauza guzti horiek. Orai gure bidea jarraitu beharko dugu baina ez zure irudia eta zure aholkuak kontutan izan gabe. Utsunea izugarria izango da, baina zuk nahi izango zenukeen bezala elkarri laguntza emanez une hauek ahal ditugun hobekien pasatzen saiatuko gara. Bihar arratsaldeko 6etan azken agurra emateko aukera izango dugu baina benetan beti nerekin eramango zaitut bihotzean eta espero dut beste zerbait bada bizitza hau eta gero hoberena izango duzula. Mila muxu denak zuretzat bihotz bihotzez
AGURRIK EZ LASTER ARTE BAKARRIK AMONA ANTTONI
