AGUR MAITE
Azkenean agurtu gabe joan zara eh!!
Atzo esan zidatenean ezin nuen sinistu hilabete batzuk gainditzen saiztu ondoren gaixotasunak berarekin eraman zaitu eta zure indar guztia bere kontra erabili baduzu ere zu baino gehiago izan da da kasu honetan, baina zure irria eta bizitzeko gogoa gu denon artean utzi duzu hortaz zihur egon zaitezke. Zinen bezalakoa izateagatik, desberdina, esku zabala, bihotz handikoa, humoretsua, eta abar luze bat eta denak onak, beti gure gogoetan geldituko zara , seguru nago herria ez dela berdina izango zu gabe.
Zergatik jartzen dizudan guzti hau hemen? gaur azken agurrera ezin izan naizelako joan, ez bakarrik denbora kontuagatik horrelakotan zer esan, zer egin, nola portatu jakiten ez dudalako. Baina badakit ulertzen nauzula eta badakizula han egon nahiko nukeelaeta egon ez banaiz ere pentsamentuz han izan naizela belatokian.
Denok botako zaitugu faltan baina zuk nahiko zenukeen bezala humoretsu gogoratuko zaitugu zure egun honetan. Muxu handi bat eta ea kapazoa nork paseatzen duen orain. Adiorik ez Maite laster harte bakarrik.
